Nortzuk gara?

Gabirondo argazkiak 1960. urtean hasi zuen bere ibilbidea Zarautzen. Gaur egun bigarren belaunaldiak hartu du erreleboa. Teknologia berriekin batera aurrerapausoak ematen goaz, nondik gatozen ahaztu gabe. Gehien jorratzen dugun gaia soziala da, eta bezeroarekiko hurbiltasuna da gure lanaren oinarria.